Nola erreserbatu
Webgune honetan erregistratu besterik ez duzu egin behar zure bezero txartela lortzeko.
- Home
- Funtzionamendua
- Nola erreserbatu
UKANAUTOREN funtzionamendua
NOLA ERRESERBATU
UKANAUTO bat erabili nahi duzunean, ibilgailuren bat eskuragarri dagoela ziurtatzeko, aldez aurretik erreserbatu behar duzu, webgunearen bidez edo 946 123 959 telefonora deituz (asteko 7 egunetan, egunean 24 orduz).
Justu erabiltzen hasi aurretik egin daiteke erreserba, 5 minutu lehenagora arte. Hori bai, azken unerako utziz gero, autoak alokatuta egoteko arriskua dago.


Erreserba baliagarria izateko, jasotako mezuaren bidez KONFIRMATU BEHAR DA, DERRIGORREZ. Bestela, ezin izango da ibilgailua erabili.
Erreserba aldatu edo ezeztatzeko, prozesua berdina da.
GARRANTZITSUA
- Ibilgailua ordubetez erreserbatu behar da, gutxienez, eta gehieneko denbora 48 ordukoa da.
- Ezin izango da erreserba-denbora gainditu, baina luzatu egin daiteke, betiere, beste erabiltzaileren batek ez badu erabili behar.
- Erreserba-denbora ezin izango da murriztu, behin erreserba eginda.
- Ezinbesteko arrazoirik izan ezean, zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri, urteko 365 egunetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik.
- Debekatuta dago Europatik kanpo gidatzea.
FUNTZIONAMENDUA
Hemen duzue nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideoa: