Gidatzera!

Ireki ibilgailua txartelarekin, eta gidatzera!

GIDATZERA!

Autoa hartzeko, hautatutako aparkalekura joan behar duzu, eta erabiltzaile-txartela haizetakoan dagoen irakurgailutik pasa. Une horretan ateak irekiko dira (ixteko, berdin egin behar da). Giltza auto barruan dago.

Arrankatu aurretik, konprobatu ibilgailuaren dokumentazioa barruan dagoela, eta dena normal dagoela. Kontuan izan zuk ere zure dokumentazioa eraman behar duzula: NAN, gida-baimena…

Eta gogoan izan ibilgailua erantzukizunez eta errespetuz erabili behar duzula.

ITZULTZEKO……

Ibilgailua jaso duzun leku berean entregatu behar duzu.

Autoa erabiltzaile-txartelarekin ixten da; horrela, erabilerari buruzko informazioa gordetzen da, horren arabera ordaintzeko (denbora / km): Mezu bat jasoko duzu eta horren bidez konfirmatuko zaizu ordaindu beharreko zenbatekoa, alokairuaren iraupenaren eta egindako kilometroen arabera.

Gogoan izan tarifak: 2,5 €/ordua + 0,20 €/Km.

ETA ERREGAIA BOTA BEHAR BADIOT?

Erregaia sartuta dago alokairuaren prezioan. Depositua bete behar baduzu (adierazleak laurdena baino gutxiago markatzen duenean egin behar da), autoko eskularru-kaxan dagoen txartelarekin ordaindu beharko duzu gasolindegian.

ISTRIPUA EDO MATXURA IZATEKOTAN…

Ibilgailuak akats edo arazoren bat duela nabaritzen baduzu (kanpotik zein barrutik), jakinarazi berehala 946 123 959 telefonora deituz.

FUNTZIONAMENDUA

Hemen duzue nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideoa:

IBILGAILUAK