Nola eman izena
UKANAUTOren erabiltzaile izatea eta autoa izatearen abantailez gozatzea oso erraza da. Hemen azalduko dizugu nola egin.
- Home
- Funtzionamendua
- Nola eman izena
UKANAUTOren funtzionamendua
NOLA EMAN IZENA
UKANAUTO erabiltzeko, zerbitzuan alta eman behar da, bulegoan bertan formulario betez eta 25€-ko urteko kuota ordainduz edo gure web orriaren bitartez, HEMEN eskatzen diren datuak betez.
Izena eman bezain laister, ongi etorrizko gutun bat jasoko duzu erabiltzaile txartelarekin batera, honek autoaren sarrera ahal bideratzen du.


Formularioa bete eta urteko kuota ordaindu ostean, UKANAUTOn alta emango zaizu eta dagokion dokumentazioa eta txartel pertsonalizatua bidaliko zaizu etxera.
Txartela pertsonala eta besterenezina da: Erreserba online edo telefonoz egiteko, zenbaki hori erabili beharko duzu. Ibilgailua irekitzeko ere beharrezkoa da txartela.
UKANAUTOn alta eman ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:
- 24 urtetik gorakoa izatea.
- Gida-baimena dagokion kategorian baliagarria izatea eta Espainian indarrean egotea.
- Baimenean gutxienez 2 urteko antzinatasuna eta 6 puntu izatea.
FUNTZIONAMENDUA
Hemen duzue nola funtzionatzen duen azaltzen duen bideoa:
OHIKO GALDERAK
Horregatik, Car Sharing-a egokiagoa da autoa nahiko era ohikoan behar duten pertsonentzat; alokairuak berriz, behar puntual bati erantzuten dio.