Ukanautoren funtzionamendua

UKANAUTOREN erabiltzaile izatea eta autoa izatearen abantailez gozatzea oso erraza da. Hemen azalduko dizugu nola egin.

1.

PAUSUA

Nola eman izena

UKANAUTO erabiltzeko, zerbitzuan alta eman behar da, bulegoan bertan formulario betez eta 25€-ko urteko kuota ordainduz edo gure web orriaren bitartez, HEMEN eskatzen diren datuak betez.

Izena eman bezain laister, ongi etorrizko gutun bat jasoko duzu erabiltzaile txartelarekin batera, honek autoaren sarrera ahal bideratzen du.

Formularioa bete eta urteko kuota ordaindu ostean, UKANAUTON alta emango zaizu eta dagokion dokumentazioa eta txartel pertsonalizatua bidaliko zaizu etxera.

Txartela pertsonala eta besterenezina da: Erreserba online edo telefonoz egiteko, zenbaki hori erabili beharko duzu. Ibilgailua irekitzeko ere beharrezkoa da txartela.

UKANAUTON alta eman ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:

  • 24 urtetik gorakoa izatea.
  • Gida-baimena dagokion kategorian baliagarria izatea eta Espainian indarrean egotea.
  • Baimenean gutxienez 2 urteko antzinatasuna eta 6 puntu izatea.
2.

PAUSUA

Nola erreserbatu

UKANAUTO bat erabili nahi duzunean, ibilgailuren bat eskuragarri dagoela ziurtatzeko, aldez aurretik erreserbatu behar duzu, webgunearen bidez edo 946 123 959 telefonora deituz (asteko 7 egunetan, egunean 24 orduz).

Justu erabiltzen hasi aurretik egin daiteke erreserba, 5 minutu lehenagora arte. Hori bai, azken unerako utziz gero, autoak alokatuta egoteko arriskua dago.

Erreserba baliagarria izateko, jasotako mezuaren bidez KONFIRMATU BEHAR DA, DERRIGORREZ. Bestela, ezin izango da ibilgailua erabili.

Erreserba aldatu edo ezeztatzeko, prozesua berdina da.

GARRANTZITSUA

  • Ibilgailua ordubetez erreserbatu behar da, gutxienez, eta gehieneko denbora 48 ordukoa da.
  • Ezin izango da erreserba-denbora gainditu, baina luzatu egin daiteke, betiere, beste erabiltzaileren batek ez badu erabili behar.
  • Erreserba-denbora ezin izango da murriztu, behin erreserba eginda.
  • Ezinbesteko arrazoirik izan ezean, zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri, urteko 365 egunetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik.
  • Debekatuta dago Europatik kanpo gidatzea. 
3.

PAUSUA

Gidatzera!

Autoa hartzeko, hautatutako aparkalekura joan behar duzu, eta erabiltzaile-txartela haizetakoan dagoen irakurgailutik pasa. Une horretan ateak irekiko dira (ixteko, berdin egin behar da). Giltza auto barruan dago.

Arrankatu aurretik, konprobatu ibilgailuaren dokumentazioa barruan dagoela, eta dena normal dagoela. Kontuan izan zuk ere zure dokumentazioa eraman behar duzula: NAN, gida-baimena…

Eta gogoan izan ibilgailua erantzukizunez eta errespetuz erabili behar duzula.

4.

PAUSUA

Itzultzeko…

Ibilgailua jaso duzun leku berean entregatu behar duzu.

Autoa erabiltzaile-txartelarekin ixten da; horrela, erabilerari buruzko informazioa gordetzen da, horren arabera ordaintzeko (denbora / km): Mezu bat jasoko duzu eta horren bidez konfirmatuko zaizu ordaindu beharreko zenbatekoa, alokairuaren iraupenaren eta egindako kilometroen arabera.

Gogoan izan tarifak: 2,5 €/ordua + 0,20 €/Km.

Eta erregia bota behar badiot?

Erregaia sartuta dago alokairuaren prezioan. Depositua bete behar baduzu (adierazleak laurdena baino gutxiago markatzen duenean egin behar da), autoko eskularru-kaxan dagoen txartelarekin ordaindu beharko duzu gasolindegian.

Istripua edo matxura izatekotan

Ibilgailuak akats edo arazoren bat duela nabaritzen baduzu (kanpotik zein barrutik), jakinarazi berehala  946 123 959 telefonora deituz.