Kaleetako auto kopurua murrizten lagunduko diguzu?

UKANAUTO bakoitzeko hainbat auto gutxiago ibiliko dira errepideetan, 4 eta 8 bitarte ere murriztuko dira, batez beste. Horregatik, Uribe Kostan zehar mugitzeko gure ibilgailuak hautatzen badituzu, airearen kalitatea hobetzen, CO2 isurpenak murrizten eta espazio publikoari arnasa ematen lagunduko duzu.

Uribe Kostan autoak orduka edo eguneko alokatzeko aukera.

UKANAUTO Uribe Kostako Mankomunitateko zerbitzua da. 2011tik darama mugikortasun iraunkorra sustatzen, autoen erabilera partekatuaren eta alokairuaren bidez.

Zer esan nahi du horrek? Erregistratze hutsarekin, 7 ibilgailuko flota daukazu eskuragarri, eta erabilitako ordu eta ibilitako kilometroengatik soilik ordainduko duzu.

Ez erregairik, ez asegururik, ez mantentze-lanik… Ukanautorekin, autoa jabetzan duzula irudituko zaizu, baina soilik erabiltzen duzunagatik ordainduko duzu: 2,5 €/ordua + 0,20 €/Km

 

UKANAUTO erabiltzea autoa edukitzeko modu ekonomiko eta arduratsuena da, izan ere, erabiltzen denean soilik ordaintzen da. Horregatik, ezin egokiagoa da urtean 15.000 km-tik behera egiten dituzten autoak ordezteko. Eta, gainera, erabiltzeko oso erraza da:

ZERBITZU EKOLOGIKOA ETA SOZIALKI ARDURATSUA

Galderaren bat baduzu edo laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan (34) 946 123 959 telefonora deituz, edo info@ukanauto.com posta-elektronikoa bidaliz.

Seinalizatuta daude eta erraz identifikatzen dira. Leku horietan hartu eta utziko duzu autoa.

UKANAUTO libreki erabil dezakezu, muga geografikorik gabe, nahi duzun lekura gidatu eta edonon gelditzeko. Hori bai, alokairua bukatuta, hartu zenuen leku berean itzuli behar duzu.