Ukanautoren funtzionamendua

UKANAUTOREN erabiltzaile izatea eta autoa izatearen abantailez gozatzea oso erraza da. Hemen azalduko dizugu nola egin.

1.

PAUSUA

Nola eman izena

UKANAUTO erabiltzeko, zerbitzuan alta eman behar da, horretarako gure web orriaren bitartez, formularioa beteta bidali behar dezu. Eskatzen diren baldintza guztiak ondo egonez gero, 36,30€-tako urteko kuota ordaintzea eskatuko zaizu.

Oharra: Irailetik aurrera egindako altek, urteko kuota hainbanatuta ordaindu ahal izango dute.

Formularioa beteta jaso eta urteko kuota ordaindu ostean, UKANAUTOn alta emango zaizu eta ongi etorrizko gutun bat jasoko duzu erabiltzaile, zerbitzua erabiltzeko dagokion dokumentazioa eta edukiak jasoz.

Alta prozesua amaitu ondoren, zerbitzuko aplikazioa deskargatu beharko duzu ibilgailuetara sartu ahal izateko.

App-a hau erabiliz, edo gure webgunearen bidez, eguneko 24 orduetan zehar, ibilgailua behar duzunean erreserbatu ahal izango duzu.
Erreserbaren iraupena, jasotzeko lekua eta behar duzun ibilgailu mota zehaztu beharko dituzu, egoeraren arabera.

UKANAUTON alta eman ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira:

  • 24 urtetik gorakoa izatea.
  • Gidabaimena baliozkoa izatea eta indarrean egotea Espainian dagokion kategorian gidatzeko.
  • Baimenean gutxienez 2 urteko antzinatasuna eta 6 puntu izatea.
2.

PAUSUA

Nola erreserbatu

UKANAUTO bat erabili nahi duzunean, ibilgailuren bat eskuragarri dagoela ziurtatzeko, aldez aurretik erreserbatu behar duzu, webgunearen bidez edo 946 123 959 telefonora deituz.

Justu erabiltzen hasi aurretik egin daiteke erreserba, 5 minutu lehenagora arte. Hori bai, azken unerako utziz gero, autoak alokatuta egoteko arriskua dago.

GARRANTZITSUA

  • Ibilgailua ordubetez erreserbatu behar da, gutxienez, eta gehieneko denbora 48 ordukoa da.
  • Ezin izango da erreserba-denbora gainditu, baina luzatu egin daiteke, betiere, beste erabiltzaileren batek ez badu erabili behar.
  • Ezinbesteko arrazoirik izan ezean, zerbitzua eguneko 24 orduetan egongo da eskuragarri, urteko 365 egunetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik.
  • Debekatuta dago Europatik kanpo gidatzea. 
3.

PAUSUA

Gidatzera!

Autoa hartzeko, hautatutako aparkalekura joan behar duzu, eta, zerbitzuko aplikazioa erabiliz, erreserba hasi eta ibilgailua automatikoki ireki ahal izango duzu. Giltzak auto barruan aurkituko dituzu.

Martxan jarri aurretik, ibilgailuaren dokumentazioa eta dena normal dagoela begiratu. Kontuan izan zuk ere zure dokumentazioa eraman behar duzula: NAN, gida-baimena…

Eta gogoan izan ibilgailua erantzukizunez eta errespetuz erabili behar duzula.

4.

PAUSUA

Itzultzeko…

Ibilgailua jaso duzun leku berean entregatu behar duzu.

Autoa zerbitzuaren aplikazioarekin ixten da; horrela, erabilerari buruzko informazioa gordeko da: aplikazioan erreserbaren iraupenaren eta egindako kilometroen arabera ordaindu beharreko zenbatekoa jakin ahal izango duzu.

Eta erregia bota behar badiot?

Erregaia sartuta dago alokairuaren prezioan. Depositua bete behar baduzu (adierazleak laurdena baino gutxiago markatzen duenean egin behar da), autoko eskularru-kaxan dagoen txartelarekin ordaindu beharko duzu gasolindegian.

Istripua edo matxura izatekotan

Ibilgailuak akats edo arazoren bat duela nabaritzen baduzu (kanpotik zein barrutik), jakinarazi berehala  946 123 959 telefonora deituz.